Politika
Justizia Auzitegi Nagusia
EiTB MEDIA | AGENTZIAK
Hortaz, eten egin dute Parlamentuaren jarduera, eta akordioak bertan behera geratu dira, justiziak erabaki bat eman arte. Aurreikusitakoaren arabera, 24 orduko epean emango dute ebazpena.
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidentea. Argazkia: EFE
Madrilgo Parlamentuko Diputazio Iraunkorraren Mahaiak ostegun honetan adostu du Isabel Diaz Ayusok iragarritako hauteskunde deialdiari errekurtsoa jartzea, erkidego horretako Justizia Auzitegi Nagusian, PSOEk eta Mas Madridek aurkeztutako zentsura mozioak onartu ostean.
Madrilgo Erkidegoko Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratu eta batera, Mahaiak desegintzat eman du Parlamentua, baina desegite horrekin lotutako kautelazko neurriak eskatu ditu. Aurreikusitakoaren arabera, 24 orduko epean emango du ebazpena justiziak.
Bitartean, eten egin dute Parlamentuaren jarduera, eta akordioak bertan behera geratu dira, justiziak erabaki bat eman arte.
Premiazko bilera egin du Parlamentuko Diputazio Iraunkorraren Mahaiak gaur, 11:00etan, Ayusoren iragarpenaren ondotik argitaratutako desegite dekretua aztertzeko. Halaber, Ayusoren aurkako bi zentsura mozioak tramitera onartzeak ekar litzakeen ondorioak izan dituzte aztergai.
Erkidegoko Ganberaren araudiaren arabera, Parlamentuaren desegitea argitaratzean, bukatutzat ematen dute parlamentarien jarduna. Hori horrela, Diputazio Iraunkorraren Mahaia deitu dute, gisa horretako kasuetan horri baitagokio Parlamentuaren botereaz arduratzea.
Atzokoan, Madrilgo Parlamentuko alderdiak ez ziren ados jarri Ganberaren desegiteari buruz hitz egin zutenean.PPk eta Voxek uste zuten Parlamentua deseginda zegoela; PSOEk, Ciudadanosek, Mas Madridek eta Unidas Podemosek aldiz, kontrakoa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa