Politika
TERRORISMOAREN BIKTIMEN EGUNA
EITB MEDIA | AGENTZIAK
"Egia oinarrizkoa da demokrazian. Lan egin dezagun memoria horren alde", dei egin du presidenteak Terrorismoaren Biktimen Egunean.
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea EFEren artxiboko irudi batean
Indarkeria, terrorismo eta memoria historiko kasu guztietan "egia, justizia eta erreparazioarekin" duen "konpromisoa" azaldu du Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak, baita Mikel Zabalzaren auzian ere. Gazte nafara duela 35 urte hilik topatu zuten Bidasoa ibaian, antza, Gurdia Zibilak tortutatu ostean.
Garai hartan Guardia Zibileko eta Csideko agintariak zirenen audioak agertu dira berriki, eta, hori dela eta, Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional bat onartu zuen martxoaren 1ean, aho batez. Chivitek adierazpen hori bere egin du ostegun honetako osoko bilkuran, eta haren edukia ikertzeko "exijitu" du, Zabalzaren heriotzaren inguruan "egia jakiteko".
Gaur, Terrorismoaren Biktimen Europako Egunean, presidenteak "egiarekiko, memoriarekiko, justiziarekiko eta erreparazioarekiko konpromisoa" berretsi du, eta herritarren ordezkariek "terrorismoaren biktimen defentsarekin irmo konprometitzeko betebeharra" dutela azpimarratu du, "egiaren, justiziaren eta erreparazioaren ikerketarekin".
Hori dela eta, Ganberak aho batez onartu du kasu honetan egia jakiteko beharraz erabakitzea, eta ildo berean, "memoria demokratiko eta historikoan testuinguru horren inguruan guztiok lan egitea" eskatu du.
Galdera Uxue Barkosek (Geroa Bai) luzatu du, zeinek guzti honetan okerrena Zabalzaren familiari emanako "tratu txarra" izan dela aitortu duen; izan ere, "35 urte geroago, zor bat dago beraiekin, eta, beraz, baita Nafarroako gizarte osoarekin ere".
Orain, audio horiekin egia jakin dugun honetan, hurrengo pausoa "justizia eta erreparazioa dira", esan du Barkosek; izan ere, auzia 2010etik itxita dagoenez, "dokumentu horiek erreklamatzeko aukera dugu", Gardentasun Legearen babesean.
Zabalza auzia berriro irekitzea aztertzeko eskatu du Donostiako Udalak
Donostiako Udalak, bestalde, Mikel Zabalza auzia berriz irekitzea aztertzeko eskatu die ostegun honetan Estatuko Fiskaltzari eta Guardiako Epaitegiari, "orain gutxi ezagututako grabazioen edukiaren harira; izan ere, ustezko tortura delitu baten berri ematen dute".
Udal alderdi politiko guztiek (EAJ, PSE/EE, Elkarrekin Donostia, eh Bildu eta PP) sinatutako hiru puntuko adierazpen instituzionala aurkeztu du Donostiako Udalak.
Ondorengoa dio testuak: "Donostiako Udalaren Osoko Bilkurak zera eskatzen du, Gomez Nieto Guardia Zibileko kapitainak eta Juan Alberto Perote orduko Cesid taldeko koronel buruak ustez parte hartzen duten audioak agertu ondoren, horien edukia sakon ikertzea, Mikel Zabalza gaztearen heriotzaren inguruko egia jakiteko".
"Udalaren Osoko Bilkurak, 1985eko abenduan egindako bilkuran egin zuen bezala, Mikel Zabalzaren heriotzaren gertakariak ebazten laguntzeko konpromisoa berretsi du, eta herri-akusazio gisa agertzeko konpromisoa hartu du, kasua argitzeko eginbideak irekitzen badira", dio idazkiak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa