16:52

Politika

Osasun gatazka

Aldi baterako akordioa sinatu arte Errioxak ez du euskaldunik artatuko

Erredakzioa

Kazetarien aurrean egindako agerraldian, Euskadiko eta Nafarroako ordezkariekin harremanetan daudela azaldu du Nietok, "aldi baterako akordioak" lortzeko xedearekin.

01:04
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Errioxak ez ditu Euskadiko pazienteak artatuko Jaurlaritzak eta Errioxako Gobernuak "aldi baterako hitzarmen" bat sinatzen ez duten bitartean, gaur Jose Ignacio Nieto Osasun ordezkariak azaldu duenez.

Gaur, Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Jose Ignacio Nietoren proposamena jaso du. Bi erkidegoen arteko gatazka konpontzeko bidean egon liteke baina, Nietok esan duenez, oraindik ez dute adostasunik lortu.

Antza, Euskadi eta Errioxako arduradunak harremanetan daude proposamena aztertu eta zehazteko.

Kazetarien aurrean egindako agerraldian, Euskadiko eta Nafarroako ordezkariekin harremanetan daudela azaldu du Nietok, "aldi baterako akordioak" lortzeko xedearekin.

"Negoziatzen ari gara, eta orain arte egin dudan moduan, ez ditut akordioaren nondik norakoak azalduko, ez aldi baterako akordioarenak ezta behin-betiko akordioarenak ere", azpimarratu du.

Behin aldi baterako hitzarmena sinatzen dutenean, aldek "oso-osorik" bete beharko dutela esan du Nietok, "eta ez zatika". Aldi baterako akordio hori behin-betiko hitzarmena lortu bitartean indarrean egongo da, bere hitzetan.

Euskadi eta Errioxaren arteko gatazka iragan irailean hasi zen, Pedro Sanzen Gobernuak arabar Errioxako bizilagunei osasun atentzioa emateari uztea erabaki zuenean. Bizilagun horiek urteak zeramatzaten Logroñoko Ospitalera joaten, euren etxeetatik gertuago zegoelako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena