13:33

Politika

M8

Emakumeen eskubideen aldeko lege guztiek "PSOEren sinadura" dutela esan du Mendiak

EITB Media

Aurora Bascaran Eibarko alkate ohi sozialista omendu du gaur PSE-EEk, martxoaren 8ra begirako ekitaldien baitan.

  • Idoia Mendia, gaur, Eibarren.

    Idoia Mendia, gaur, Eibarren. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Emakumeak askeago eta herri hau berdinago" egin duten lege guztiek Alderdi Sozialistaren "sinadura" dutela esan du, gaur, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak. Horren arabera, gainera, berdintasuna "gai transbertsala" izatea lortu dute sozialistek parte hartu duten erakunde guztietan. Ildo horretan, EAEko sozialisten buruak nabarmendu du "kaleko aldarrikapena erakundeetara" PSOEk eraman izan duela beti.

Martxoaren 8aren harira eta 'Bidegileak' ekimenaren baitan, PSE-EEk Aurora Bascaran Eibarko alkate ohi sozialistari egin dion omenaldian egin ditu adierazpenok Mendiak. Bascaran "bezalako emakume eredugarrien lana" goraipatu du, eta bide horri eusteko konpromisoa agertu du. 

Berdintasunaren bidean inori ez diotela leziorik emango, baina jaso ere ez dutela egingo adierazi du. "Gure alderdiak burua tente eraman dezake, berdintasunaren arkitekturarik handiena izan delako", gaineratu du.

Bestalde, progresisten arteko batasuna aldarrikatu du, eskuin muturrari aurre egiteko, eta PSE-EEk emakumeen "arerioak" zeintzuk diren ondo dakiela esan du. "Gure eskubideak ukatzen dituztenak dira gure arerioak, genero indarkeria ukatzen dutenak". 

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena