18:31

Politika

Gernikako Estatutua

Eskumenak Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko asmoa berretsi du Espainiako Gobernuak

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Hala ere, Carmen Calvok eta Josu Erkorekak gaur egindako bileran ez da nobedaderik izan espetxeetako eskuduntzari dagokionez. Martxoan transferituko zutela adostu zuten.   

0:58
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordea eta Josu Erkoreka lehendakariordea Moncloa Jauregian bildu dira astearte honetan oraindik transferitu gabe dauden Gernikako Estatutuko eskumenei buruz hitz egiteko.

Eskuduntza horien eskualdaketa gauzatzeko egutegi bat adostu zuten bi gobernuek. Martxoan bost transferentzia negoziatu behar dituzte, tartean espetxeen kudeaketa

Jaurlaritzak ohar batean azaldu duenez, bilera "adeitasunez" burutu da eta Espainiako Gobernuak falta diren eskumenak transferitzeko konpromisoa berretsi du. Autogobernuaz gain, pandemiari eta Europar Batasunak emango dituen diru-laguntzei buruz ere hitz egin dute batzarrean.  

Joan den urtarrilaren 25ean egin zuten bileran, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak “bigarren mailako” bilerak bultzatzea adostu zuten, bi gobernuen intereseko gai politikoak eta instituzionalak aztertzeko eta akordioetara heltzeko asmoz.

Testuinguru horretan eta "Gernikako Estatutua osatzeko helburuarekin" bildu dira gaur Carmen Calvo eta Josu Erkoreka Madrilen, eta asteazkenean gauza bera egingo dute Miquel Iceta Lurralde Politikako ministroak eta Olatz Garamendi Gobernantza Publikoko eta Autogobernu sailburuak.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena