Politika
KORONABIRUSA
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Lege berriarekin segurtasun juridikoa lortu nahi du. Edozein kasutan, egungo lege esparrua errespetatuko duela azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak.
Olatz Garamendi sailburua, Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: Irekia
Pandemiari aurkako legearen egokitasuna aztertzen duen txosten juridikoa igorriko die Eusko Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoei. Lege berri horren helburua Eusko Jaurlaritzari segurtasun juridikoa ematea dela esan dute Jaurlaritzatik.
Edozein kasutan, euskal legeak egungo lege esparrua errespetatuko duela ziurtatu du Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak astearteroko gobernu bileraren ostean eskaini duen prentsaurrekoan.
Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusiak egindako txostenaren gako nagusiak azaldu ditu Garamendik. EAEk dituen barne premiei erantzungo dien koronabirusaren aurkako lege integral baten bideragarritasuna aztertzen du testuak.
Azaldu duenez, euskal erakundeek koronabirusari aurre egiteko hartzen dituzten neurrien segurtasun juridikoa indartu nahi da, balizko jarduera esparruak ordenatu eta argitu, eta hartutako neurrien gaineko ulermen soziala eta argitasuna areagotu.
Hala ere, arau berriak Administrazioaren jarduna kontrolatzeko "gainbegiratze judizialaren" barruan jardungo duela argitu du Garamendik. Euskal Autonomia Erkidegoaren barne premiei erantzuten dien legeak ez luke gaindituko osasun publikoa arautzen duen EAEko eta Estatuko lege esparrua, horren arabera.
Garamendiren hitzetan, Estatuan indarrean dagoen alarma-egoerak "ez du eragozten" EAEn araudi berri bat onartzea. Are gehiago, horren "osagarria" litzateke.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa