Politika
Katalunia
agentziak | eitb media
ERCrentzat "oso positiboa" izan da lehenengo batzarra, eta "independentismoaren garaipena eta Estatuko botereen porrota" nabarmendu dituzte.
Pere Aragones, ERCkoa. Argazkia: Efe
Albisteak (4)
ERCk eta JxCat-ek Kataluniako Gobernua osatzeko negoziazioak abiatu dituzte, hauteskundeak egin eta bost egunera, eta legegintzaldi honetan independentismoa indartuta egoteak ematen duen "aukera" aprobetxatzeko asmoa agertu dute.
Gaur arratsaldeko bileraren aurretik, ERC eta JxCat CUPekin elkartu dira azken egunotan bakoitza bere aldetik; izan ere, alderdi horren 9 diputatuak behar-beharrezkoak izango dira Pere Aragones ERCren hautagaia presidente izendatu nahi badute.
ERCk agiri batean azaldu duenez, "oso positiboa" izan da JxCatekin izandako lehenengo hartu-emana, "independentismoaren garaipena eta independentismoa erakundeetatik kendu nahi zuten Estatuko botereen porrota" nabarmendu baitituzte.
Bi negoziazio taldeek gogorarazi dute independentistek lehenengo aldiz gainditu dutela "% 50eko langa" Kataluniako hauteskundeetan, eta gehiengo osoa indartu dutela Parlamentean (135 eserlekutatik 74).
Bi alderdiek pentsatzen dute emaitza horiek "aukera handia" direla "herrialdean maila sozialean eta nazionalean aurrera egiteko aro berri bat irekitzeko", baina "alderdi gehiago" beharko dituztela.
Bestalde, JxCatek berretsi du ERCrekin egin duten bileran ados jarri direla "hauteskundeek ematen duten aukera historikoa aprobetxatzeko".
ERCk beste alderdi batzuk batzearen alde egin duen arren (CUP bakarrik ez, En Comun Podem ere bai), JxCatek "indar independentisten akordioan" jartzen du azpimarra.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa