Politika
Haselen espetxeratzea
agentziak | eitb media
Espainiako Gobernuko presidenteak esan du ezin dela inolako indarkeriarik onartu, adierazpen askatasunaren babesa zabaltzeko erreforma bat egin behar izango balitz ere.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, gaur. Argazkia: Efe
Albisteak (4)
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak kontra egin dio Pablo Iglesias presidenteordeari, eta azpimarratu du Espainiako Estatua "erabateko demokrazia" dela eta indarkeria onartezina dela, Pablo Hasel rap kantariaren aldeko manifestazioetan izandako istiluengatik.
Haselen espetxeratzearen kontrako mobilizazioetan istilu handiak izan dira azken hiru egunotan, eta Sanchezek lehen aldiz egin die erreferentzia publikoki, irmo jokatuko duela eta segurtasuna bermatuko dela esateko.
Ez dio Unidas Podemosi erreferentzia zuzenik egin, baina berretsi du ezin dela inolako indarkeriarik onartu, adierazpen askatasunaren babesa zabaltzeko erreforma bat egin beharko balitz ere.
"Baina erabateko demokrazia batean, eta Espainiakoa erabateko demokrazia da, onartezina da indarkeriaren erabilera eta ez dago salbuespenik, ez dago arrazoirik, ez leku edo egoerarik indarkeriaren erabilera justifikatuko duenik", berretsi du.
"Indarkeria demokraziaren aurkako erasoa da eta, ondorioz, Gobernuak aurre egingo dio indarkeriari eta segurtasuna bermatuko du", adierazi du Sanchezek, demokraziak pentsaera "zitalenak eta inozoenak" ere babesten dituela gaineratu aurretik.
Bestalde, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak indarkeria "deuseztatzea" eskatu du, "inolako eskubidek ez" duelako baimentzen.
Grande-Marlaskak gogorarazi du Ministerioak sare sozialetan babestu zituela herritarren segurtasunera bideratutako poliziak, "gehiegizkoa" iruditzen zitzaiolako "kameralari bati deitzea" bere iritziak emateko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa