Politika
Kartzela-politika
agentziak | eitb media
Francisco Jose Ramada (Iruñetik Martutenera), Mikel Otegi (Valdemorotik Martutenera), Fernando Garcia (Huelvatik Leonera) eta Gurutz Agirre Sarobe (Sevillatik Logroñora) dira.
Espetxe bateko hesia. Argazkia: EiTB
Espainiako Espetxe Zuzendaritzak Martutenera (Donostia) lekualdatu ditu ETAko bi preso, eta beste bi Euskal Herrira gerturatu ditu, Espainiako Gobernua azken hilabeteotan baimentzen ari den hurbiltzeen baitan.
Francisco Ramada Martuteneko espetxera eramango dute. 26 urteko zigorra du, Jose Maria Aldaya eta Cosme Delclaux bahitzea leporatuta, besteak beste. Maiatzean Murtziatik Iruñera eraman zuten, eta ostiral honetan Donostiara eramatea baimendu dute.
Mikel Otegik Madrilgo Valdemoro espetxea utziko du eta Iruñekoan sartuko dute.
Bestalde, Fernando Garcia Huelvako presondegitik Leongora eramango dute. 2001etik dago preso. Atentatu, homizidio, agirien faltsutze eta kalteengatik dago zigortuta.
Sevilla IIko espetxetik Logroñokora gerturatuko dute Gurutz Agirresarobe. 2010etik dago preso, 2003an Joseba Pagazaurtundua hiltzeagatik 30 urteko kartzela-zigorra betetzen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa