23:49

Politika

Pablo Haselen espetxeratzea

Ehunka lagun mobilizatu dira Barakaldon Pablo Haselen askatasunaren alde

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Manifestariek rap-kantariaren eta, oro har, euskal presoen askatasunaren aldeko leloak oihukatu dituzte ibilbidean zehar.

  • Barakaldon egindako manifestazioa.

    Barakaldon egindako manifestazioa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

500 pertsona inguruk manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Barakaldon Pablo Hasel aske utz dezatela aldarrikatzeko. Gasteizen eta Iruñean ere izan dira mobilizazioak.

Rap-kantaria asteartean espetxeratu zuten, bere abestiekin eta sare sozialetan idatzitako mezuen bidez terrorismoa goratzea eta Espainiako erregea iraintzea leporatuta. Bederatzi hilabeteko kartzela-zigorra bete beharko du.

Martxa 19:30ean abiatu da Barakaldoko Auzitegiaren paretik, "Pablo Hasel askatu. Amnistia osoa" goiburupean. Musikariaren aldeko eta euskal presoen askatasunaren aldeko oihuak egin dituzte, "bide bakarra borroka" dela azpimarratuz.

Manifestazioan zehar hainbat lagunek kontainerrak errepide erdian jarri dituzte, baina ez da istilurik izan. Ertzainek beren tokira eraman dituzte zaborrontziak.

Amaieran irakurritako adierazpenean, Pablo Hasel "bere militantzia eta koherentzia komunistagatik" espetxeratu dutela salatu dute, "eta ez bakarrik monarkiaren kontra abesteagatik eta bere adierazpen askatasuna defendatzeagatik".

Gauzak horrela, herritarrei antolatzeko deia egin diete, "oinarrizko eskubideak onartu eta errespetatu ditzaten borrokan jarraitu behar dugu".  

Ildo horretan, Bartzelonan eta Madrilen "bidea zein den" erakusten ari direla nabarmendu dute. "Hemen ere kontzientzia hartu behar dugu borroka eta konpromisoa direla bidea", erantsi dute.

Ekitaldia Pablo Haselen aldeko oihuekin eta txalo zaparradarekin bukatu da.

BIDEOA | Protestak eta istiluak hirugarren egunez Bartzelonan

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena