21:00

Politika

Pablo Haselen espetxeratzea

Podemosen eta PSEren egoitzetan pintaketak egin dituzte Pablo Haselen alde

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Podemosek esan du kantariaren askatasunaren alde daudela eta, beraz, eraso horren zergatia ulertzen ez dutela. PSEk azpimarratu du adierazpen askatasuna ezin dela horrela defendatu.

  • Podemosek Durangon duen egoitzan egindako pintaketa.

    Podemosek Durangon duen egoitzan egindako pintaketa. Argazkia: Podemos

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Podemosen eta PSE-EEren hainbat egoitzetan Pablo Haselen askatasunaren aldeko pintaketak egin dituzte. Rap-kantaria asteartean espetxeratu zuten, bere abestiekin eta sare sozialetan idatzitako mezuen bidez terrorismoa goratzea eta Espainiako erregea iraintzea leporatuta. Bederatzi hilabeteko kartzela-zigorra bete beharko du.

Podemosek Durangon duen egoitzan egindako pintaketak – "Pablo Hasel askastu" idatzi dute- salatu ditu eta erasoaren arrazoia zein den ulertzen ez duela erantsi du, abeslariaren kartzelaratzearen aurka dagoela publikoki adierazi baitu.

"Bat gatoz mezuarekin, baina ez moduarekin. Pablo Haselen askatasuna aldarrikatzen dugu. Gure alderdiak indultu-eskaera bat erregistratu du", azaldu du talde moreak sare sozialen bidez.

PSE-EEk ere salatu du Durangon, Barakaldon eta Gurutzetan dituen egoitzetan pintaketak egin dituztela. "PSE errudun" eta "Pablo Hasel askatu" bezalako leloak idatzi dituzte.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du ulertzen duela "rap-kantariaren espetxeratzea ulertezina" izatea herritar askorentzat, baina erantsi du horrek ez duela "bandalismoa justifikatzen" eta horrelako pintaketak iraganera garamatzala. Halaber, PSOE Zigor Kodea erreformatzeko lanean ari dela gogoratu du.

Bizkaiko Alderdi Sozialistak nabarmendu du adierazpen askatasuna ez daitekeela pintaketak eginez defendatu. "Eskubideak ezin dira indarkeriaz, mehatxuz edo kalte materialak eraginez babestu. Hori ez da bidea", azaldu dute.

Bestalde, Iñigo Urkullu lehendakariak ere gaitzetsi ditu bi alderdi horien egoitzetan egindako pintaketak. "Askatasunaren eta demokraziaren aurkako erasoak" direla esan du Twitterren idatzitako mezu batean.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena