Politika
Diputatuen Kongresua
EiTB MEDIA | AGENTZIAK
Gurasoetako batek amatasun osagarria jasotzeko dekretua ozta-ozta onartu dute. Aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteak luzatzeko lege dekretuak, aldiz, babes handiagoa lortu du.
Diputatuen Kongresua
Diputatuen Kongresuaren gehiengoak aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteak maiatzaren 31ra arte luzatzea baliozkotu du ostegun honetan. Halaber, pentsioetako amatasun plus berri bat onartu du. Lege proposamen gisa bideratuko dituzte dekretu biak, eta zuzenketak aurkezteko aukera izango dute alderdiek.
Gurasoetako batek, berdin dio zeinek, amatasun osagarria jasotzea arautzen du Jose Luis Escriva Gizarte Segurantzako ministroak defendatutako errege dekretuak. Gaurko honetan, baina, ozta-ozta lortu du aurrera ateratzea: 168 baiezko, 164 ezezko eta 16 abstentzio jaso ditu.
JxCATen azken orduko babesari esker egin du aurrera dekretuak. PSOEk, Unidas Podemosek, Mas Paisek, Compromisek, BNGk eta Cupek ere horren alde egin dute. ERC eta EH Bildu abstenitu egin dira eta Ciudadanos kontra agertu da.
Aldi baterako lan erregulazioko espedienteak luzatzeko lege dekretuak, aldiz, babes handiagoa lortu du. Hain zuzen ere, kasu honetan, 296 izan dira baiezko botoak, 52 kontrakoak eta abstentzio bakarra izan du Yolanda Diaz Lan ministroaren proposamenak.
Dekretu honen bidez, gainera, jarduna etenda duten autonomoek diru laguntza jasotzen jarraituko dute, baita kultur arloko langileek ere.
Pentsioetako amatasun plusari dagokionez, urtean 378 euroko igoera arautu nahi dute du seme-alaba bakoitzeko. Esan bezala, dekretu biak lege proposamen gisa bideratuko dituzte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa