19:28

Politika

Kataluniako hauteskundeak

Beranduenera, martxoaren 26an izango da Kataluniako inbestidura saioa

agentziak | eitb media

Igandeko hauteskundeetatik ateratako Parlamentua 20 eguneko epean osatu beharko da, beraz, martxoaren 12a izango da epemuga.

  • Bartzelona, hauteskunde egunean. Argazkia: Efe

    Bartzelona, hauteskunde egunean. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Otsailaren 14ko Kataluniako hauteskundeen ostean, XIII. legegintzaldia Parlamentaren osaketarekin hasiko da, eta beranduenera martxoaren 12an izango da hori. Inbestidura eztabaida, berriz, epea amaituz gero, martxoaren 26an izango da, Aste Santuaren aurretik.

Igandeko hauteskundeetatik ateratako Parlamentua 20 eguneko epean osatu beharko da, beraz, martxoaren 12a izango da epemuga.

Osaketa saio horretan, 135 diputatuek Parlamentaren presidente berria hautatuko dute, eta baita bi presidenteordeak eta Mahaiko lau idazkariak ere.

Parlamenta osatuta, hurrengo zortzi egunetan talde parlamentarioak osatuko dira Mahaiari egindako idatzi baten bitartez.

Alderdi guztiek dituzte talde propioa izateko nahikoa diputatu, bost, PPC-k izan ezik, hiru ordezkarirekin talde mistoan jarraituko baitu.

Parlamentua osatu eta 10 eguneko epean inbestidura saioa egin beharko da, ondorioz, beranduenera martxoaren 26an izango da hori.

Parlamentuko presidenteari dagokio inbestidurarako hautagaia proposatzea 135 diputatuen artean, eta alderdietako buruzagiekin bilera sorta egin ostean.

Presidente izendatzeko Parlamentuaren gehiengo osoaren babesa beharko da, hau da, 68 diputaturena, eta hautagaiak babes hori lortzen ez badu, bi egunera beste bozketa bat egin ahalko da, eta orduan gehiengo sinplea nahikoa izango da, hau da, aldeko boto gehiago kontrakoak baino.

Hautagaiak lortuko ez balu, bi hilabeteko epea irekiko litzateke, lehenengo bozketatik hasita, eta tarte horretan inbestidura saio gehiago egiteko aukera egongo litzateke.

Bi hilabete horiek amaituta inbestidurarik ez balego (epeak agortuta maiatzaren 26a izango litzateke), Parlamenta automatikoki desegingo litzateke eta hauteskundeak errepikatu beharko lirateke 54 eguneko epean (beranduenera, uztaila erdialdean).

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena