Politika
Kartzela-politika
agentziak | eitb media
Etxeratek gogorarazi du "'Sanchez Gobernua'rekin jada 109 lekualdatu" dituztela, baina oraindik senideen joan-etorriak ez direla "0 km".
Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea, Iruñean. Argazkia: Efe
Espainiako Estatuko Espetxe Zuzendaritzak ETAko bost preso Euskal Herrira eramatea edo gerturatzea adostu du: Kepa Preciado, Victor Franco, Gorka Loran, Juan Carlos Subijana eta Agustin Almaraz.
Preciado Kordobako espetxetik Dueñasera eramango dute, Palentziara. Espetxe Zuzendaritzak azpimarratu duenez, Kepa Preciadok zigorraren hiru laurdenak beteko ditu 2029an, eta bigarren graduan dago.
Iragarritako bost gerturatzeetatik bi Euskal Herrira izan dira: Gorka Loran, Dueñasetik Zaballara (Araba) eta Juan Carlos Subijana, Leondik Basaurira (Bizkaia).
Agustin Almarazek Estremerako (Madril) espetxea utzi eta Zaragokoan beteko du zigorra. Zigorraren hiru laurdenak 2014ko azaroan bete zituen eta bigarren gradura igaro da.
Victor Franco, berriz, Estremerako espetxetik atera eta Logroñon sartuko dute. Duela ia lau urte bete zituen zigorraren hiru laurdenak eta bigarren gradua eman diote.
109 preso lekualdatu dituzte
Etxerat euskal presoen senideen elkarteak gogorarazi du "Sanchez Gobernuarekin" 109 preso lekualdatu dituztela eta beste 19 "helmuga berriaren zain" daudela.
"Presoak Euskal Herri inguruko espetxetara lekualdatzeko prozesuak bere horretan dihardu", azaldu du Etxeratek prentsa ohar batean. Horren harira, azpimarratu dute "aldaketa ona" izan dela, familiak "hobeto" daudelako eta "lasaitasuna" ematen duelako "urrutira bidaiatu behar ez izateak".
"Presoz hustu dituzte Algeciras, Badajoz, Caceres, Ocaña eta Herrera de la Mancha espetxeak", Etxeraten esanetan. Dena den, lekualdaketak senideentzat oraindik ez direla "km 0" ohartarazi dute.
Bestalde, gogorarazi dute presoen "gehiengo zabalak kartzela-auzitegi ibilbide indibidualizatua" jarraitzen duela.
Kezka ere agertu du elkarteak, "'lobby'aren (biktima elkarte batzuk, epaile batzuk, sektore politiko eta mediatiko batzuk) presioagatik eta eraginagatik, kartzela-politikaren aldaketa geldiarazi" nahi dutelako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa