Politika
JAURLARITZA
A. S. | EITB MEDIA
Gotzone Sagarduiren arabera, Gobernuak erantzukizuna eskatzen die herritarrei, eta "kargu publikoa dugunok eredugarriak izan behar dugu".
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Ibon Etxeberria LABIko kidearen kargugabetzea iragarri du, iragan igandean Laukarizko klubean, Mungian, golfean aritzeko konfinamendua hautsi eta gero.
"Gobernuan gertatutakoa aztertu dugu eta ez gatoz bat arauaren interpretazio juridikoarekin. Arauak ez ditu horrelako kasuak baimentzen", esan du Sagarduik. "Agian zalantzak egon daitezke dekretuaren letrari buruz, baina ez haren espirituari buruz, eta, horregatik, interpretazio hori azpimarratzen dugu", gaineratu du sailburuak.
Gainera, sailburuaren arabera, "dekretua interpretatzeko zirrikiturik egotekotan, berrikusi ahal izango da, baina egia da dekretuaren espiritua argia dela". "Gobernuak erantzukizuna eskatzen die herritarrei; kargu publikoa dugunoi, nola ez, eredugarritasuna eskatzen digute. Hori dela eta, zuzendari horrek kargua utziko du", gaineratu du.
Ibon Etxeberria Olañeta Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria da, Bilbon bizi da, eta, antza denez, joan den igandean Mungiara (Bizkaia) joan zen, Laukariz golf zelaira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa