18:57

Politika

Zaldibarko luizia

Jaurlaritzak Espainiako Armadaren laguntza eskatu ez izana kritikatu du Roblesek

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Defentsa ministroaren ustez, Eusko Jaurlaritzak Ejertzitoaren laguntza eskatu izan balu, "agian" Joaquin Beltranen gorpua ez zen desagertuta egongo urtebeteren ostean.

0:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Margarita Robles Defentsa ministroak Espainiako Armadaren "profesionaltasuna" goraipatu du eta militarrei buruzko "aurreiritziak" ulertzen ez dituela adierazi du.

"Ezin dut ulertu zergatik Armada ezin den toki batzuetara joan; agian, duela urtebete joan izan balira, gorpu bat ez litzateke oraindik desagertuta egongo", esan du Zaldibarko zabortegiko luiziari aipu eginez.

Larunbat honetan bete da urtebete luizia gertatu zela eta oraindik Joaquin Beltranen gorpua ez dute topatu. Defentsa Ministerioak esana dauka Armada Zaldibarreko bilaketa-lanetan parte hartzeko prest egon zela hasieratik, baina ez zirela joan Eusko Jaurlaritzak hala eskatu ez zuelako.  

Bere hitzartzean, Roblesek gogoratu du gaztea zenean militarrei izua zitzaiela, baina berak "konplexurik gabe" azpimarratu duela Armadaz "oso harro" dagoela.

"Sektarismoa, irainak eta egiaren jabe direla uste duten inkisidoreak baino okerragorik ez dago. Moralitate ereduak eman eta gero moralitate hori betetzen ez duten pertsonak ezin ditut jasan", erantsi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena