16:41

Politika

Presoak

Iñaki Arakama, Roberto Lebrero eta Iñaki Armendariz Zaballara ekarriko dituzte

E. L. | EiTB Media

Gainera, Jose Maria Novoa Arroniz eta Beñat Aginagalde Ugartemendia presoak Leongo eta Palentziako espetxeetara, hurrenez hurren, eramatea adostu du Espetxe Zuzendaritzak.

  • Zaballako espetxea. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

    Zaballako espetxea. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hiru preso Zaballako espetxera eta beste bi Euskal Herritik gertuago dauden kartzeletara eramatea adostu du Espetxe Zuzendaritzak, besteak beste, Iñaki Arakama Mendia Makario ETAko historikoa. Arakama 20 bat eraso leporatuta zigortu zuten.

Arakamarekin batera, Espetxe Zuzendaritzak Beñat Aginagalde Ugartemendia lekualdatzea erabaki du. Iñaki Uria enpresaburua hiltzea egotzita zigorra betetzen ari da.

Era berean, Jose Maria Novoa Arroniz, Roberto Lebrero Panizo eta Iñaki Armendariz Izagirre presoak lekualdatuko dituzte.

Arakama 1992an atxilotu zuten Bidarten (Lapurdi), ETAko zuzendaritza desegin zutenean. Besteak beste, Ricardo Tejero Magro Banku Zentraleko zuzendaria 1985ean eta Jesus Velasco Arabako Miñoien buruzagia 1980an hil izana egotzita zigortu zuten.

Arakamak zigorraren hiru laurdenak bete zituen 2013ko urrian, indarkeria errefusatuz idatzi bat aurkeztu du, eta bigarren gradura pasa dute.

Bestalde, Aginagalde Jaengo kartzelatik Dueñasko (Palentzia) espetxera lekualdatuko dute. Bigarren gradua lortu du presoak. Isaias Carrasco zinegotzi sozialistaren hilketagatik absolbitu zuten 2014an.

Jose Maria Novoa Arroniz Murtziako espetxetik Leongo kartzelara eramango dute. Alfonso Parada Ulloa Guardia Zibileko tenienteordea 1998an, Gasteizen, hiltzea egotzita zigortu zuten.

Roberto Lebrero Panizo Burgosko kartzelatik Zaballara ekarriko dute. 2001ean, Lakuntzan (Nafarroa), Universal diskotekan hiru lehergailu jartzea leporatu zioten, besteak beste.

Iñaki Armendariz Izagirre ere Burgosetik Zaballara ekarriko dute. 25 urteko espetxe-zigorra betetzen ari da, terrorismoa, erasoak eta erakunde terroristako kide izatea leporatuta.

Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) Espetxe Zuzendaritzaren erabakia kritikatu du berriro. Barne Ministerioa presoak 40. urteurrenagatik “zoriontzen” ari dela adierazi du ironiaz AVTk ohar batean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena