08:33

Politika

NAFARROAKO PARLAMENTUA

NA+k ez beste guztiek babestu dute Ayerdiren dimisioa eragin duen legea aldatzea

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Aipaturiko lege horren 68. artikulua anbiguoa dela irizten diote eta begi onez ikusten dute gehiago zehaztea.

  • Nafarroako Parlamentua, barrutik

    Nafarroako Parlamentua, barrutik. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek babestu dute Manu Ayerdi kontseilariaren dimisioa eragin duen Foru Erkidegoko Administrazioaren eta bere presidentearen Legea aldatzea, Navarra Sumak (NA+) izan ezik.

Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko presidenteorde eta Ekonomiaren Garapenerako kontseilariak dimisioa aurkeztu zion ostiralean Maria Chivite Nafarroako presidenteari. Ayerdik ostiralean jaso gabe zuen Auzitegi Gorenak Davalor auziagatik ikertu gisa deituko diola jakinarazten dion agiria, baina kargu uztea ez luzatzea eta dimititzea erabaki zuen. Maria Chivitek onartu egin zion dimisioa.

Aipaturiko lege horren 68. artikulua anbiguoa dela irizten diote eta begi onez ikusten dute gehiago zehaztea, etika politikoaren baitan errugabetasun presuntzioaren eskubidea bermatzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena