14:39

Politika

Zigorra

Pablo Hasel: "Pagaburu gisa erabili naute, besteak beldurtzeko"

EiTB MEDIA | AGENTZIAK

"Ziur aski igandean nire bila etorriko dira, eta kartzelan sartuko naute", esan du rap musikariak. Argi utzi du, beraz, ez dela espetxean bere kabuz sartuko, alegia, atxilotu arte itxarongo duela.

  • Pablo Hasel rap musikari lleidarra

    Pablo Hasel rap musikari lleidarra. ETBren bideo batetik hartutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Hasel rap musikari lleidarrak igandera arteko epea dauka bere kabuz kartzelan sartzeko, Auzitegi Nazionalak emandako aginduari men. Bere espetxeratzeari buruz gaur bertan esan du PSOE eta Unidad Podemos "errudun eta konplize" direla.

Lleidan emandako prentsaurrekoan, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari gogorarazi dio Valtonyc kartzelan sartu zutenean argi esan zuela rap musikariak espetxeratzea ez datorrela demokraziarekin bat, "PP ahultzeko asmoa zuelako orduan".

Haseli bederatzi hilabete eta egun bateko kartzela zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak 2018ko irailean. Halaber, 30.000 euro inguruko isuna jarri zion, terrorismoa goratzeagatik eta monarkiaren eta Estatuko indarren kontrako irain eta kalumniengatik". Hain zuzen ere, sare sozialen bidez zabaldutako zenbait mezurengatik zigortu zuten, eta 2015ean ezarri zioten beste zigor bat ere badu betetzeke.

Atxilotu arte itxarongo du

"Ziur aski igandean nire bila etorriko dira, eta kartzelan sartuko naute", esan du rap musikariak. Argi utzi du, beraz, ez dela espetxean bere kabuz sartuko, alegia, atxilotu arte itxarongo duela.

"Nire espetxeratzea ez da niganako eraso bat soilik. Pagaburu gisa erabili naute, besteak beldurtzeko", adierazi du.

Ez du indultua eskatuko

Beste batzuetan esandakoa berretsiz, Haselek argi utzi du ez duela indultua eskatuko. Esandakoaren arabera, erbestera joatea pentsatu zuen hasiera batean, baina aukera hori baztertu zuen geroago.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena