10:47

Politika

Elkarrizketa Radio Euskadi

Fernandez de Pinedo: "Gu errudun jota bere barne arazoak ezkutatu nahi ditu EAJk"

EITB MEDIA

Arabako Batzar Nagusietan EH Bilduk duen bozeramailearen ustez, zenbait tokitan gertatutako istiluak ezker abertzaleari egotzita, EAJk bere barne arazoak estali nahi ditu.

  • Arabako Batzar Nagusietan EH Bilduk duen bozeramaile Kike Fernández de Pinedo

    Arabako Batzar Nagusietan EH Bilduren bozeramaile Kike Fernández de Pinedo. Argazkia: Radio Vitoria

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAEko zenbait tokitan egon diren istiluak ezker abertzaleari egoztea "ke laino bat" besterik ez da EAJren partetik, EH Bilduk Arabako Batzar Nagusietan duen bozeramaile Kike Fernandez de Pinedok Radio Vitorian ziurtatu duenez. Hain zuzen ere, haren hitzetan, bere barne arazoak ezkutatu nahi ditu EAJk gisa horretako adierazpenekin.

Arabako Batzar Nagusietako aurrekontuei buruz ere mintzatu da Fernandez de Pinedo. EAJ eta PSE alderdiak gehiengoaz baliatu dira, oposizioak aurkeztutako proposamen guztiak atzera botatzeko: "Inoiz ikusi ez dugun zerbait gertatu da. Zintzotasuna eta gardentasuna behar dugu, eta bai Arabako Batzar Nagusiak eta baita Eusko Jaurlaritza ere handitasunez ari dira jokatzen", adierazi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena