Politika
Urteko batzarra
E. L. | EiTB Media
Foro Sozialak urteko batzarra egin du Andoainen. "Biktima guztien" eta presoen eskubideak "kontaeraren borrokatik atera dira", Foro Sozialak nabarmendu duenez.
Foro Sozialaren urteko batzarra Andoainen (Gipuzkoa). Argazkia: Foro Soziala
Foro Sozialaren arabera, "kontakizunaren borroka gaitzespen logika" batean murgilduta dago, hori atzean uzteko memoria "poliedrikoa" eraikitzea beharrezkoa da, "kontaera guztiak posible izateko". Era berean, memoria "kritikoa" eta "inklusiboa" izan behar dela uste du.
Foro Sozialak urteko batzarra egin du Andoainen (Gipuzkoa). Osatzen duten 17 entitateetatik gehienak elkartu dira. "Biktima guztien eskubide", espetxe politika eta memoria "kritiko inklusiboa" eraikitzearekin zerikusia duten gaiak aztertu dituzte bileran.
Aurreneko bi puntuetan "adostasun" politiko eta instituzional "nahikoak" eta "konponbidean pausoak emateko" baldintzak sortu direla uste dute eragileek, baina "kontakizunaren borrokak" memoria "baldintzatzen" du, Foro Sozialak ohar batean azaldu duenez.
"Polarizazioarekin" kezkaturik
Zentzu horretan, gaiak sortzen duen "polarizazioarekin" kezkaturik agertu dira. Eztabaida mediatikoa "gizartean ematen ari diren akordioak" aintzat hartzea eragozten ari da.
"Biktima guztien" eta presoen eskubideak "kontaeraren borrokatik atera dira", nabarmendu du Foro Sozialak, baina kontakizuna "urteetan errepikatu diren argudioen norian trabaturik dago".
Polarizazioaren aurrean, "elkarrizketa eta elkar entzuteko esparruak" eraikitzen jarraitzeko konpromisoa hartu du Foro Sozialak.
¿Entzunaz bizikidetza eraiki. Aitorpena... nola dago egungo egoera? Nola bizi dute biktimek?
— Foro Soziala (@ForoSoziala) January 30, 2021
¿¿Escuchar para convivir. ¿Cómo viven las víctimas la cuestión del reconocimiento? #bizikidetzademokratikoa #konpromisoa
¿¿¿¿ Bideoa pic.twitter.com/7uGjKKATdH
¿Bizitakoa eta, zehazki, pairatutako sufrimendua, nola gaindi daiteke?
— Foro Soziala (@ForoSoziala) January 30, 2021
¿¿¿De qué manera se puede superar el sufrimiento vivido? #bizikidetzademokratikoa #konpromisoa
¿¿¿Bideoa pic.twitter.com/3n2CwO2qD3
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa