Politika
Koronabirusa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Erresuma Batuko anduia izaten ari den bilakaera kontuan hartuta, Osasun Ministerioak uste du otsailaren bukaeran edo martxoaren hasieran gehien hedatutako koronabirusa izango dela Estatuan.
Miquel Iceta, Carolina Darias eta Fernando Simon. Argazkia: EFE
Fernando Simon Osasun Larrialdiak Koordinatzeko Zentroko zuzendariak esan du litekeena dela Erresuma Batuko anduia hilabeteren buruan nagusi izatea Espainian.
Lurraldeen arteko Osasun Kontseiluaren bileraren osteko agerraldian egin ditu adierazpenok Simonek. Lehendabiziko aldiz, Carolina Darias Osasun ministro berriak zuzendu du batzarra. Miquel Iceta Lurralde Politikako ministroak ere parte hartu du bertan.
Erresuma Batuko anduiaren harira, Simonek adierazi du positibo berrien % 5-8an atzeman dutela. Hala ere, zehaztu du ezberdintasunak daudela erkidegoen eta lurraldeen arabera.
"Bilakaera progresiboa izaten ari da eta gehiago zabalduko dela aurreikusten dugu, Erresuma Batuan, Irlandan, Danimarkan, Suitzan eta Portugalen gertatu den moduan", azaldu du.
Horrela, Erresuma Batuko anduia otsailaren bukaeran edo martxoko lehen hamabostaldian gehien hedatutako koronabirusa izango dela uste dute. Simonek erantsi du Espainian Hegoafrikako aldaeraren kasu bakarra izan dela, eta, oraingoz behintzat, Brasilgo anduiaren arrastorik ez dutela detektatu.
Edonola ere, Simonek azpimarratu du egun autonomia erkidegoetan hartu diren prebentzio neurriak "zorrotz" betez gero, Erresuma Batuko koronabirusaren anduia kontrolatu ahalko dela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa