Politika
Hauteskundeak A20
Erredakzioa
PSOEren hautagaiak onartu du "argi" dagoela sozialistek galdu dituztela hauteskundeak eta eskerrak eman dizkie boza eman dioten "zazpi milioi pertsona baino gehiagori".
Alfredo Perez Rubalcaba hauteskunde orokorretarako PSOEren hautagaiak Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuaren presidente eta PSOEren idazkari nagusiari lehenbailehen alderdiaren Batzorde Federala deitzeko eskatu dio.
Gaueko 22:00ak aldera, Rubalcabak 'Ramon Rubial' aretaoan egin du agerraldia, milaka alderdikide eta jarraitzaileren aurrean. Jendeak "presidente, presidente" eta "ez dago zu bezalakorik" oihuak bota dizkio.
Jendaurrean, eta galderarik gabeko hitzaldi batean Rubalcabak esan duenez, Zapaterori lehenenbailehen ohiko kongresua antolatzeko eskatu dio, Exekutibo Federala berria osatu eta idazkari nagusi berria aukeratzeko asmoz. Ez du zehaztu aurkeztuko den kargu horretarako.
Rubalcaba ziur agertu da kongresu hori "lehenbailehen" deitzeko beharraz, estatutuek zehazten duten arabera.
PSOEren hautagaiak onartu du "argi" dagoela sozialistek galdu dituztela hauteskundeak eta eskerrak eman dizkie boza eman dioten "zazpi milioi pertsona baino gehiagori".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa