11:42

Politika

Villarejo auzia

Villarejo absolbitu egin dute bere kontrako lehen epaiketan

E.G. | EITB MEDIA

Felix San Roldan CNI zentroko zuzendari ohiaren kontra irainak eta salaketa faltsua egiteagatik auzipetu zuten komisario ohia. Kartzelan jarraituko du, dena den.

  • José Villarejo.

    Villarejo, epailearen aurrean egindako deklarazio batean. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Madrilgo epaitegi batek Jose Villarejo komisario ohia absolbitu du bere kontra egindako lehen epaiketan. Felix Sanz Roldan CNI Espainiako Inteligentzia Zentroko zuzendari ohiaren kontrako irainak eta salaketa faltsua egiteagatik auzipetu zuten Villarejo, baina esan bezala, absolbitu egin dute.

Madrilgo Zigor arloko 8. epaitegiko magistratuak gaur eman du epaiaren berri. Sententzia ez da irmoa, eta haren kontrako helegitea aurkez daiteke Madrilgo Lurralde Auzitegian.

Villarejoren kontrako lehen epaiketa hori urtarrilaren 15ean egin zuten. Villarejok telebista saio batean esan zuenez, Sanz Roldanek heriotza mehatxuak egin zizkion Corinna Larsen errege emerituaren lagun ohiari. CNIko zuzendari ohiak komisarioa salatu zuen, salaketa faltsuagatik.

Villarejok kartzelan jarraituko du, dena den. Izan ere, Auzitegi Nazionalak ikertu gisa du 30 bat piezatan, ustezko espioitza lanengatik. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena