13:26

Politika

2021erako kontuak

EH Bilduk osoko zuzenketa eta 36 zuzenketa partzial aurkeztu dizkie aurrekontuei

E. G. | EITB MEDIA

Horien bidez, 429 milioi euroko aldaketak sustatu nahi ditu koalizio subiranistak.

  • Iriarte eta Kortajarena, Legebiltzarrean.

    Iriarte eta Kortajarena, Legebiltzarrean. Argazkia: EH Bildu

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Maddalen Iriarte EH Bilduk Legebiltzarrean duen bozeramaileak atzo iragarri bezala, koalizio abertzaleak osoko zuzenketa aurkeztu die 2021eko EAEko aurrekontuei. Horrez gain, 36 zuzenketa partzial eta legearen artikulatuari eginiko beste zazpi ere erregistratu ditu. Horien bidez, 429 milioi euroko aldaketak sustatu nahi ditu koalizio subiranistak, ohar batean nabarmendu duenez.

Iriarte bera, Nerea Kortajarena legebiltzarkidearekin batera, joan da Legebiltzarrera zuzenketok erregistratzera.

Osasun sistema indartzeko 140 milioi erabiltzea proposatu du EH Bilduk, Jaurlaritzak "erreserban" utzitako dirutzatik hartuta.

Koalizioaren arabera, "egoera larri honetan ez du inolako zentzurik eskura ditugun baliabide guztiak ez erabiltzea. Osasun sistema itota dago, baliabide falta bistakoa delako".

Halaber, Hezkuntza sendotzeko 50 milioi bideratzea planteatu du; 14 milioi, Gizarte Zerbitzuen Sistema indartzeko; 200 milioi euro, pandemiaren eta krisiaren ondorioak gehien pairatzen ari diren sektoreak Erreskatatzeko Plana osatzeko; bost milioi, argindarraren prezioaren igoera arintzeko eta 20 milioi, gazteria laguntzeko eta gazteen kontratazioa sustatzeko planerako, gazte langabezia tasa % 42koa baita.

Inbertsioak ahalbideratzeko, koalizio abertzaleak lau finantzazio iturri aipatu ditu. Batetik, aurrekontuetan sartuta baina "printzipioz ez erabiltzeko" Eusko Jaurlaritzak erreserbatu dituen 140 milioiak erabiltzea proposatu du. Bigarrenik, aurrekontuen soberakinetatik hartutako 200 milioi euroak Erreskate Plana finantzatzeko erabiliko lituzkete.

Era berean, azpiegitura handiak, hala nola, Donostiako metroa, finantzatzeko partidak erabili beharko liratekeela uste du EH Bilduk, "obra horiek orain ez direlako ez beharrezkoak, ez premiazkoak". Azkenik, SHESA desagertzea eskatu du, uste baitu energia arloan inbertsio publiko guztia energia berriztagarrietara eraman behar dela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena