Politika
KATALUNIA
O. A. | EITB MEDIA
Atzera bota du hauteskundeak maiatzaren 30era atzeratzeko Kataluniako Gobernuak pasa den ostiralean onartutako dekretua, badaezpadako neurri gisa.
Kataluniako parlamentua. Artxiboko argazkia: EFE
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du, behin-behinean, Parlamenturako hauteskundeak otsailaren 14tik maiatzaren 30era atzeratzeko bertako gobernuak ostiralean onartutako dekretua. Hortaz, gaur-gaurkoz, indarrean dago otsailaren 14ko hauteskunde hitzordua.
Auzitegi horrek onartu egin du, beraz, Kataluniako Gobernuaren dekretua inpugnatu zuen eskaria. Izan ere, Gobernuaren asmoa zen otsailaren 14ko bozak bertan behera uztea, eta maiatzaren 30rako deialdi berria egitea.
Justizia Auzitegiak, baina, erabaki du behin-behinean dekretua atzera botatzea, afera hori sakon aztertu gabe, azken erabakiak otsailaren 14ko hauteskunde deialdian ondorio "atzeraezinik" izan ez dezan. Gauzak horrela, bozak antolatzeko prozesua berehala hastea agindu du.
Europa Press albiste agentziak kontsultatutako ebazpenean, epaileek argi utzi dute neurria "premiaz" hartu ezean, ia ezinezkoa izango dela hauteskundeak hasiera batean ezarritako egunean egitea, "bozak antolatzeko bete beharreko epe legalak kontuan izanda".
Horregatik, "izaera instrumentala" du neurriak, "helegitearen helburua bidean gal ez dadin". Hain zuzen ere, parte-hartze politikorako oinarrizko eskubidea alegatzen du helegite horrek.
Hainbat helegite izan ditu hauteskunde deialdiak
Guztira sei helegite aurkeztu dituzte hauteskunde deialdiarekin lotuta, eta soilik bik eskatzen dute kautela bereziko neurriak aintzat hartzea: astelehenean aurkeztu eta asteartean ebatzitako batek; eta asteartean aurkeztu, baina oraindik ebazpenik ez duen bigarren batek.
Gainerako lau helegitek kautelazko neurriak galdegin dituzte. Horiek aztertzeko epea ostegunean, 10:00etan, amaituko da, Justizia Auzitegi Nagusiak hala eskatuta. Izan ere, Kataluniako Gobernuari eta Fiskaltzari ere arrazoibideak aurkezteko aukera eman nahi diete.
Behin epea agortuta, aipatu auzitegiak kautelazko neurrien gaineko deliberamendua hasiko du, eta egunean bertan eman lezake erantzuna ala aurrerago baita.
Esan bezala, data aldaketa iragarri orduko, hainbat alderdi politikok ere hauteskundeen atzerapenarekin lotutako helegiteak aurkeztu zituzten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa