Politika
Euskal Herria
E. L. | EITB Media
EH Bairen eta EH Bilduren hitzetan, “Euskal Herriaren bizitza baldintzatzeko edo eteteko Espainiako eta Frantziako estatuen gaitasuna” agerian utzi du mugaren itxierak.
Protesta sobre el puente Santiago. Foto: Aitor Zabaleta
EH Bilduk eta EH Baik protesta egin dute larunbat honetan, Frantziak mugako zortzi pasabide ixteko erabakia hartu ondoren. Terrorismoaren aurkako borroka sendotzeko argudioa erabili du Parisek muga ixteko.
Mobilizazioa Irun eta Hendaia lotzen dituen Santiago zubian egin dute. Eneko Maioz Gipuzkoako EH Bilduren koordinatzaileak adierazi duenez, erabakiak “Euskal Herri burujabea eraikitzen jarraitzeko beharra agerian utzi du”.
“Estatuen jarrera zentralizatzailea begi-bistan geratu da beste behin ere, eta, horregatik, Euskal Herriak erabaki propioak hartu ahal izateko garaia da”, erantsi du.
EH Bairen eta EH Bilduren ahotan, “Euskal Herriaren bizitza baldintzatzeko edo eteteko Espainiako eta Frantziako estatuen gaitasuna” agerian utzi du mugaren itxierak.
Zentzu horretan, azpimarratu dute ez dela gauza bera gertatzen den aurreneko aldia; izan ere, covid-19aren pandemiaren ondorioz antzeko egoerak errepikatu dira.
¿ Euskal Herrian mugarik ez!
— EH Bai (@EHBai) January 16, 2021
¿¿ @erbestean Arturo Villanuevaren hitzartzea gaurko elgarretaratzean.
"Zentralismoaren aitzinean, inoiz baino behar handiagoa dugu nazio eta Herri bezala bizitzeko" pic.twitter.com/Nox9UKAy3V
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa