17:00

Politika

Presoak

Espetxeetako Zuzendaritzak lau euskal preso hurbilduko dituela iragarri du

GAIZKA PALACIOS | EITB MEDIA

Cadizeko Puerto III espetxean dauden Jon Bienzobas eta Aitor Agirrebarrena presoak Palentziara eta Asturiasera eramango dituzte; Iñaki Etxeberria, Kantabriara, eta Patxi Marques, Zaballara.

  • Presoak Euskal Herriratzearen alde Bilbon egindako mobilizazioa.

    Presoak Euskal Herriratzearen alde Bilbon egindako mobilizazioa. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espetxeetako Zuzendaritzak hiru euskal preso Euskal Herritik hurbilago dauden espetxeetara eta beste bat Zaballara (Araba) lekualdatuko dituela jakinarazi du ostiral honetan.

Jon Bienzobas eta Aitor Agirrebarrena presoak Cadizeko Puerto III espetxetik Dueñaseko (Palentzia) eta Villabonako (Asturias) kartzeletara eramango dituzte. Iñaki Etxeberria presoa, Salamancako Topasetik Kantabriako El Duesora, eta Patxi Marques, Castello II espetxetik Zaballara.

Espetxeetako Zuzendaritzak zehaztu du covid-19aren pandemiak eragin duen osasun-egoerak ahalbidetzen duenean lekualdatuko dituztela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena