21:11

Politika

Txartel ezkutuak

Kongresuko Mahaiak uko egin dio Juan Carlos I.a ikertzeari

L.Z. | EiTB MEDIA

Ezkutuko txartelekin lotuta, errege emeritua ikertzeko batzorde bat sortu ala ez bozkatu dute gaur Kongresuan, eta Unidas Podemos alderdiak soilik babestu du proposamena.

  • Juan Carlos I.a eta Felipe VI.a

    Juan Carlos I.a eta Felipe VI.a. EFEren artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kongresuko Mahaiak uko egin dio Juan Carlos I.a ikertzeari. Unidas Podemos alderdiak galdegin zuen, ezkutuko txartelekin lotuta, ikerketa batzorde bat eratzea, errege emerituak horretan izandako inplikazioa aztertzeko, baina PSOE, PP eta Vox alderdiek ez dute eskaera babestu.

Hain zuzen ere, Unidas Podemoseko hiru ordezkariek soilik eman dute baiezkoa, asteartean Kongresuko legelariek horren alde egin bazuten ere. Izan ere, legelari talde horrek Juan Carlos I. ikertzeari bide eman dion lehenengo aldia izan zen atzokoa.

Berriro ere, Espainiako Gobernua zuzentzen duten bi alderdiak ez dira bat etorri Monarkiarekin zerikusia duen afera horrtan.

Unidas Podemosek ez ezik, ERC, EH Bildu, Mas Pais, Compromis, BNG eta CUP alderdiek ere ikerketa abiatzeko eskatu zuten, errege emeritua "azpikerian" zebilela iritzita.

Gauzak horrela, Pablo Echenique Unidas Podemoseko parlamentariak proposamena babestea eskatu zion asteartean PSOE alderdiari, "higiene demokratikoa" egon zedin.

"Lan zorrotz baten ostean, epaitegietako trabei iskin egitea lortu dugu. Dagoeneko ez dago aitzakiarik. Gaurtik aurrera, erabaki politikoa soilik da", esan zuen Echeniquek sare sozialen bidez.

Gobernukideen eskaerari entzungor eginda, sozialistek ez dute gai honi buruz hasiera batetik erakutsitako jarrera aldatu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena