13:04

Politika

PRESOAK

Foro Soziala: "Urratsak egin dira, baina konponbide integral batetik urrun gaude"

EITB MEDIA

Foro Sozial Iraunkorretik ezin dituzte "ontzat jo erdizka egindako hurbilketa horiek", lekualdaketa gehienak Hego Euskal Herrian ez dauden espetxeetara egin dituztelako.

  • Foro Sozialak astelehen honetan Bilbon eskainitako prentsaurrekoa

    Foro Sozialak astelehen honetan Bilbon eskainitako prentsaurrekoa. Argazkia: @ForoSoziala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Normalizazio politiko eta soziala lortzeko prozesuan, "urrats positiboak ematen ari diren arren, oraindik ere urrun gaude konponbide integralaren agertokitik". Hala dio Foro Sozial Iraunkorrak bere azken txostenean. Foro Sozialak adierazi duenez, ezin ditu ontzat jo "erdizka egindako hurbilketa horiek", lekualdaketa gehienak Hego Euskal Herrian ez dauden kartzeletara egin direla argudiatuta.

Gaur goizean Bilbon eskainitako prentsaurrekoan, "Presoen auzia konpontzeko aurrerapenei, blokeoei eta atzerapausoei buruzko azterketa" izeneko txostena aurkeztu du Foro Sozial Iraunkorrak.

Foro Sozialaren arabera, ekainaren 19az geroztik presoen gerturatze erritmoa "konstantea" izan da eta azken hiruhilekoan bizkortu egin da. Batez beste, astean 5-6 preso "hurbiltzen" dira.

Hala ere, EPPK-ko kide gehienak 600 eta 1.100 km arteko distantziara dauden espetxeetan daude barreiatuta, lehen graduan.

"Oraindik ere urrun gaude konponbide integralaren agertokitik, urrats positiboak ematen ari diren arren", salatu dute.

Salatu dutenez, gutxiengo bat baino ez dago EAEko eta Nafarroako kartzeletan: "Lekualdatze gehienak espetxe periferikoetara izan dira, hala nola Errioxa, Kantabria, Asturias, Aragoi eta Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoetako kartzeletara, alegia".

"Ezin ditugu ontzat jo erdizka egindako hurbilketa horiek. Are gehiago, datuek erakusten dutenez, Euskadiko eta Nafarroako lau espetxeek badute horretarako leku nahikoa", azpimarratu du.

Bestalde, gradu aldaketak egitea eta gaixorik daudenak eta 70 urtetik gorakoak aske uztea eskatu dute.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena