19:15

Politika

Etxerat elkartearen balantzea

ETAko 218 presoetatik 25 soilik zigorra betetzen ari dira Euskal Herriko espetxeetan

E. L. | EiTB Media

Espainian, bakarrik presoen % 13 daude Euskal Herriko kartzeletan. Frantziako Estatuan, ostera, presoen % 77 espetxe gertuenetan daude.

  • Elkarretaratzea Iruñeko espetxearen aurrean. Artxiboko argazkia: EFE

    Elkarretaratzea Iruñeko espetxearen aurrean. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ETAko 25 preso daude Euskal Herriko espetxeetan, beste 163 zigorra Espainiako 36 kartzeletan betetzen ari dira, eta 30 bat (horietako bat etxean) Frantziako sei espetxetan, Etxerat elkarteak azaldu duenez.

Guztira, zigorra betetzen ari diren ETAko 218 preso (186 gizon eta 32 emakume) zenbatu ditu Euskal Preso eta Iheslari Politikoen Senide eta Lagunen Elkarteak urte bukaerako balantzean.

Etxeratek zehaztu duenez, Espainiako Estatuan, presoen % 13 Euskal Herriko espetxeetan edo etxean ari dira zigorra betetzen, 400 kilometro baino gutxiagora espetxeraturik daude % 38, 401 eta 600 kilometro artean % 20, eta gainerako % 29 601 kilometro baino gehiagora.

Frantzian, presoen % 23 Euskal Herritik 600-1.000 kilometrora dauden kartzeletan daude, eta % 77, aldiz, gertuenen dauden espetxeetan.

Espainian, 107 preso lehen graduan daude, 71 bigarrenean eta 9 hirugarrenean, azken horietako bost presoaldi arinduan.

Bestalde, 50 preso baino gehiagori ez dizkiete Frantzian betetako zigorra kontuan hartu, 60k zigorraren hiru laurdenak bete dituzte eta 13 gaixorik, oso larri, daude.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena