Politika
Gabonetako hitzaldia
Agentziak | EITB Media
EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos bat etorri ziren hitzaldiaren aurkako kritikekin. Erregeak, zeharka aipatu zituen soilik Juan Carlos Borboikoari lotutako ustelkeria kasuak.
Felipe VI erregea. Argazkia: EFE
Felipe VI.aren Gabonetako mezuak % 58,6ko pantaila-kuota izan zuen ostegunean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta % 45,6koa Katalunian. Gauzak horrela, Espainiako erregearen hitzaldiak Euskadin eta Katalunian izan zituen ikusle gutxien, Barlovento Comunicacion taldeak Kantar Mediaren datuak kontuan izanda eman dituen datuen arabera.
Zehazki, Gaztela eta Leongo, Aragoiko eta Asturiasko eskualdeetan izan zuen jarraipen zabalena bere hitzaldiak, haiek izan baitzituzten pantaila-kuotaren ehunekorik handienak (% 86,9, % 82,9 eta % 81,6, hurrenez hurren).
Aurten, Felipe VI.ak bere erregealdiaren "izaera berritzailea" aldarrikatu zuen Gabonetako mezuan, Juan Carlos I.a bere aitarekiko urruntzeko egin zuen ahalegin batean.
Testuinguru horretan, EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos bat etorri ziren hitzaldiaren aurkako kritikekin. Erregeak zeharka aipatu zituen soilik Juan Carlos Borboikoari lotutako ustelkeria kasuak.
Felipe VI.aren Gabonetako mezuak, batez beste, 10.760.000 ikus-entzule eta % 71ko pantaila-kuota izan zuen, hitzaldia eman zuten 29 kateetan. Aurtengo mezua, Espainiako errege baten inoizko Gabonetako hitzaldirik ikusiena izan da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa