Politika
Palma Arena auzia
Erredakzioa
Joan den astelehenean ustezko irregulartasunen frogak aurkitu zituzten Noos Institutuaren egoitza eta Bartzelonako eta Palmako hainbat bulego miatu ondoren.
Bartzelonako eta Palmako hainbat bulego miatu ditu Poliziak. Argazkia: EFE
Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzaren arabera, Iñaki Urdangarin Palmako dukeak eta Diego Torres bazkideak diru publikoa bidegabe erabili zuten Noos Institutua zuzendu zutenean. Elkarteen sare bat sortu zuten Noos Institutak jaso zituen diru publikoak eta pribatuak azpikerian lortzeko. Horretarako, "salneurri neurrigabeak" ezartzen zituzten beren zerbitzuengatik, eta halaber, "gezurrezko" lanak asmatzen zituzten.
Ustelkeriaren kontrako fiskaltza eta Espainiako Polizia Iñaki Urdangarin Espainiako erregearen suhia eta horren bazkidea ikertzen ari dira Palma Arena auziaren baitan. Diru publikoaz jabetu ote ziren argitu nahi dute.
Auzia ikertzen ari den Jose Castro epaileak bi autotan dio Iñaki Urdangarinek eta Diego Torres bazkideak hainbat elkarte erabili zituztela ustez Noos Institutuak jasotzen zuen diru publikoaz jabetzeko.
Oraingoz Diego Torres soilik dago auzipetuta eta bart epailearen aurrean dekalratu du. Castro epaileak eta Balearretako Ustelkeriaren Kontrako Fiskaltzak susmoa dute hainbat elkarte sortu zituztela horien bitartez Noos Institutuak jasotzen zuen diru publikoa eta pribatua desbideratzeko. Institutu hori printzipioz kirol ekitaldiak antolatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen da.
Ustezko irregulartasunen frogak aurkitu zituzten antza joan den astelehenean Noos Institutuaren egoitza eta Bartzelonako eta Palmako hainbat bulego miatu ondoren.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa