Politika
BATERAGUNE AUZIA
O.A. | EITB Media
Izaskun Bilbao europarlamentariak ekimen bat aurkeztu du Europako Batzordeari eskatuz sar dezala Bateragune auzia berriro zabaltzeko erabakia oinarrizko eskubideei buruzko urteko txostenean.
Izaskun Bilbao EAJko europarlamentaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Albisteak (4)
Izaskun Bilbao EAJko eurodiputatuak ekimen parlamentario bat aurkeztu zuen atzo, Europako Batzordeari eskatuz gehitu dezala Bateragune auziko epaiketa berriro egiteko erabakia oinarrizko eskubideei buruz urtero egiten duen txostenean.
Ohar batean ordezkari jeltzaleak gogora ekarri duenez, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia zigortu zuen Bateragune auziagatik. Euskal eurodiputatuak azpimarratu duenez, doktrinak dioela epaiketa bat berriro egitea eskatzeko zilegitasuna dutenak kaltetuak eurak direla eta beti ere kalte bat konpontzeko denean.
Hori dela eta, "ezohikoa" iruditzen zaio zigortua izan den sistema judizialak "epaiketa errepikatzera behartzea, bere erabaki bidegabea baliogabetzera behartuta egon ostean. Akats prozesal bat ezin da zigor-salbuespen bihurtu, bost kaltetuek sei urte baino gehiago eman dituztelako kartzelan, bidegabeki".
Harridura agertu du Auzitegi Gorenak "akats prozesal" soiltzat jo duelako Auzitegi Nazionalak Bateragune auziko bostak zigortzean egindako eskubide urraketa larria, eta Europako Batzordeari galdetu dio ea irizpide horrekin bat datorren ala ez. Gainera, eskatu dio balora dezala ea epaiketa berriro egitea ote den neurririk egokiena, Giza Eskubideen Auzitegiak kasuari buruz emandako epaia, gaiari buruzko jurisprudentzia eta kasuaren inguruabarrak kontuan hartuta".
Azkenik, Europako Batzordeak urtero, estatuz estatu, zuzenbide estatuaren osasunari buruzko txosten bat egiteko konpromisoa hartu duenez, Bateragune auzia hurrengo urteko txostenean azter dezala eskatu du EAJk.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa