15:16

Politika

ERREGE EMERITUA

Errege Etxeak gezurtatu egin du Juan Carlos I Abu Dhabiko ospitale batean dagoela

A. S. | EITB Media

Hori bai, Gabonetan etxera ez itzultzea erabakia du; izan ere, Errege Etxearen arabera, dagoen osasun egoera ikusita, nahiago du dagoen lekuam gelditzea.

  • Juan Carlos I.a, bere seme Felipe VI.aren alboan

    Juan Carlos I.a, bere seme Felipe VI.aren alboan. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Errege Etxeak gezurtatu egin du Juan Carlos I koronabirusagatik ospitaleratuta dagoela, ostegun goizean hainbat hedabidek informazio hori argitaratu ostean. Komunikabide batzuk Juan Carlos I.a Abu Dhabiko klinika batean kokatu dute.

Gabonetan etxera ez itzultzeko erabakiari dagokionez, erregeak mezu bat helarazi die bere ingurukoei, esanez, dagoen osasun-egoera kontuan izanda, nahiago duela dagoen lekuan geratzea.

Errege emeritua Abu Dhabin dago iragan abuztutik. Hara bidaiatu eta bere bizilekua Espainiatik kanpo ezartzea erabaki zuen. bere bizitza pribatuko "iraganeko gertakari batzuek izandako oihartzun publikoaren aurrean" hartutako erabakia izan zela argudiatu zuen orduan Felipe VI.aren aitak, eta bere semeari Estatuko buru lana erraztu nahi ziola.

Espainiara itzultzeko aukerak eztabaida politikoa sortu du azken egunetan. Horren harira, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, kazetarien galderei erantzunez, erabaki horri buruz Errege Etxeak bakarrik hitz egin behar zuela erantzun zuen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena