22:34

Politika

Botere judiziala

ERCk eta EH Bilduk BJKN berritzeko prozesuan parte hartzea nahi du Iglesiasek

Agentziak | Erredakzioa

Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak gogorarazi duenez, "Estatua guztiona da" eta ez bakarrik "Espainiako eskuin espainolistarena".

  • Pablo Iglesias Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordea. Argazkia: Podemos

    Pablo Iglesias Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordea. Argazkia: Podemos

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Iglesias Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Podemoseko buruzagiak gogorarazi duenez, “Estatua guztiona da” eta ez bakarrik “Espainiako eskuin espainolistarena”. Horregatik, Unidas Podemosek, eta baita ERCk eta EH Bilduk ere, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia (BJKN) berritzeko prozesuan parte hartzea aldarrikatu du.

Podemos, IU eta comunen zuzendaritzek bilera egin dute larunbat honetan. Indar horiek organo konstituzionala berritzeko prozesutik at uzteko PPren jarrera antidemokratikoa kritikatu du Iglesiasek, “funtsean batzuk gorriak direlako, eta besteak katalanak eta euskal herritarrak direlako”.

“Argi esango diegu: Estatua ez da Espainiako eskuin espainolistaren ondarea. Guk haiek bezain espainolak gara, eta herritarrek bozkatu dutenaren isla izan behar du Estatuak”, argudiatu du Iglesiasek.

Koalizio moreko buruzagiaren hitzetan, epaileen gobernu organoa ez berritzeko PPren blokeoak “Konstituziotik kanpo uzten du” Alderdi Popularra, eta Gobernuari hautaketa sistema erreformatzea “beste irtenbiderik” ez dio uzten.

Espainiako Gobernuko bi indar politikoek, PSOEk eta Unidas Podemosek, lege-proposamena aurkeztu zuten asteazkenean, agintaldia agortzean BJKNren funtzioak mugatzeko. Ekimena urtea bukatu baino lehen Diputatuen Kongresuan eztabaidatu nahi dute biek.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena