Politika
2021eko aurrekontuak
Agentziak | Erredakzioa
Oposizioko talde politiko guztiak, EH Bildu, PP eta Elkarrekin Gasteiz, proiektuaren aurka agertu dira; ondorioz, Udal Gobernua 2021ko aurrekontua aurrera ateratzeko gehiengorik gabe geratu daiteke.
Subillana (Araba). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Eusko Jaurlaritzak Gasteizko udalerrian gasa bilatzeko esplorazio baimena eskatu zuen. Eskaerak Arabako hiriburuaren 2021ko aurrekontuak kolokan jarri ditu; izan ere, Elkarrekin Gasteiz proiektu energetikoaren kontra azaldu da.
Oposizioko talde politiko guztiak, EH Bildu, PP eta Elkarrekin Gasteiz, proiektuaren aurka agertu dira; ondorioz, Udal Gobernua 2021ko aurrekontua aurrera ateratzeko gehiengorik gabe geratu daiteke; izan ere, koalizio moreak dagoeneko iragarri duenez, ez ditu aurrekontuak babestuko, gas esplorazio proiektua atzera botatzen ez baldin badute.
EAJren eta PSE-EEren udal Gobernuak oposizioko talde politiko bakarraren babesa edo abstentzioa behar du 2021eko aurrekontua aurrera ateratzeko, gutxiengoan gobernatzen ari baita. Iaz Elkarrekin Gasteiz abstenitu zen.
Testuinguru honetan, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea gas esplorazioaren alde agertu da, “lur azpian zer dagoen jakiteko”.
“Gure lurraren azpian zer dagoen jakiteko eskubidea dugu. Esploratzeko edozein lan positibo iruditzen zait”, azaldu du buruzagiak.
“Aurrekontuen eztabaidari heldu baino lehen gaia konpontzea”, espero du Urtaranek, negoziaziora “zalantza guztiak argituta joateko”.
Hala ere, gas esplorazioaren baimenak “aurrekontuarekin zerikusirik” ez duela uste du Gasteizko alkateak. Oposizioari gogoeta egiteko eskatu dio, “gasteiztarren bizitza jokoan dagoelako”. Udaleko kontuak onartzen ez baldin badituzte, “zorpetzeko gaitasuna bertan behera geratuko litzateke”, ohartarazi duenez.
Urtaranen hitzetan, baimenak “legearen arabera” ematen dira, eta “ez alkatearen edo oposizioko talde baten borondate politikoaren arabera”.
“Baimen eskakizuna azterketa tekniko eta juridiko batekin egin dute, indarrean dagoen araudiaren arabera”, erantsi du buruzagiak. Alkate gisa “hiri-antolamenduko plan orokorra eta udal-ordenantzak” defendatuko dituela azpimarratu du.
Euskadiko Alderdi Sozialistak ere argitu beharko du Armentia-2 izeneko gas putzuaren inguruan duen jarrera.
— Podemos/Ahal Dugu (@PodemosEuskadi_) December 4, 2020
Alderdi Sozialista Kongresuan lege klimatiko berriaren alde agertzen bada eta hemen berriz EAJren apustuaren alde, hor kontraesan bat dago. | ¿¿ @MiGorrotxategi ¿ pic.twitter.com/D1wplCxp5l
Oposizioko talde politiko guztiek, aldiz, Subillanan gasa ateratzeko proiektua geldiarazteko eskatu diote alkateari.
EH Bilduk eta Elkarrekin Gasteizek agiri bateratua zabaldu dute: “Gas esplorazio eta ustiapen proiektua ordenamendutik at dago”, eta ondorioz, “Sheshari (Hidrokarburoen Euskadiko Elkartea) baimena ematea ezinezkoa da”.
EH Bilduk eta Elkarrekinek Urtaranen agerraldia eskatu dute Armentia-2 gas putzuaren inguruan azalpenak eman ditzan
— EH Bildu Gasteiz (@ehbildugasteiz) December 4, 2020
Gasteizko Udalbatzak hidrokarburoak erauzteari ezetz esan zion urtarrilean.
Diru publikoa kutsakorretara bideratzea ONARTEZINA DA!
¿ https://t.co/gBO9JQtDQ3 pic.twitter.com/VSOBsn2jtm
Gainera, Urtaranen agerraldia eskatu dute Klima eta Landa-gune batzordean, abenduaren 15erako, Udal Gobernuak izango duen jarrera argitzeko.
Ondoren, Alderdi Popularrak eskaerarekin bat egin du. Gas esplorazioaren baimena “ez onartzeko” eskatu dio PPk Urtarani, Gasteizko “ingurumen politiken kontrako” proiektu bat delako.
El PP exige a Gorka Urtaran que deniegue la licencia para la exploración de gas en Subijana y que ponga por delante los intereses de la ciudad frente a los del PNV.
— PP Vitoria-Gasteiz (@PPVitoria) December 4, 2020
“Con este alcalde, Vitoria ha dejado de ser Green Capital”
¿ @A_Iturricha#VitoriaYaNoEsGreen#VitoriaGasteiz pic.twitter.com/NbapnAKZaL
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa