Politika
Auzitegi Nazionala
Erredakzioa
Epaileak auzia utzi du, mikrofono ireki batek auzipetuei "kabroiak" deitzen 'harrapatu' eta gero. Epaiketa hasieratik errepikatuko dute, ostiral honetatik.
Angela Murillo epaileak uko egin dio Javier Garcia Gaztelu, Txapote, ETAko buru militar ohia eta Jose Javier Mugika Leitzan (Nafarroa) UPNko zinegotzi zena hiltzeagatik auzipetutako beste ETAko ustezko bi kideak epaitzeari, auziari ez egiteko "kalte".
Izan ere, atzo, epaiketaren lehen saioan, mikrofono ireki batek auzipetuei "kabroiak" deitzen 'harrapatu' zuen epailea.
Gaur, Murillok aitortu egin du adierazpena "zoritxarrekoa" izan zela, eta auzia uzea erabaki duela jakinarazi dio Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionalaren Zigor Aretoko presidenteari.
Hark onartu egin du erabakia, eta, beraz, epaiketari hasieratik ekingo diote bihartik.
Jose Javier Mugicaren alargunak deklaratu eta gero esan zituen hitzok. Auzipetuak deklarazio horren aurrean serio zeudela eta, "eta gainera barre egiten dute kabroi hauek" esan zuen Murillok.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa