10:43

Politika

BOTERE JUDIZIALAREN ERREFORMA

Jarduneko BJKNren funtzioak mugatzea proposatu dute PSOEk eta Elkarrekin Podemosek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Espainiako Gobernu koalizioa osatzen duten alderdiek lege proposamena aurkeztu dute Diputatuen Kongresuan, jardunean dagoen Botere Judizialaren organoak izendapen berriak egin ez ditzan.

  • Pedro Sanchez (PSOE) eta Pablo Iglesias (Elkarrekin Podemos), Kongresuan

    Pedro Sanchez (PSOE) eta Pablo Iglesias (Elkarrekin Podemos), Kongresuan. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PSOEk eta Elkarrekin Podemosek jarduneko Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren (BJKN) eskumenak mugatzeko proposamena erregistratu zuten atzo Diputatuen Kongresuan.

Gaur egun bezala, bere agintaldia amaitu eta jardunean dagoenean izendapen berriak egiteko ahalmenik ez izatea nahi dute. Horren ordez, izapide arruntak soilik egitea nahi dute. Halaber, aldi berean presioa egin nahi diote PPri, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzeko negoziazio mahaira itzultzea lortzeko.

Gaur-gaurkoz, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia eraberritzeko prozesua etenda dago.

Koalizio gobernua osatzen duten bi alderdiek beharrezkotzat jotzen dute Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kideen eskumenak mugatzea behin agintaldia amaitzen denean. Horien ustez, botere betearazlearekin edo legegilearekin gertatzen ez den bezala, jardunean dagoen botere judizialaren funtzioak ez daude behar bezala garatuta egungo legedian.

Halaber, uste dute Kontseilua jarduenean dagoenean ez duela eskumenik izan behar Auzitegi Goreneko presidentearen, Auzitegietako presidenteak, Justizia Auzitegi Nagusietako eta Auzitegi Nazionaleko presidenteak, Aretoetako presidenteak eta Auzitegi Goreneko magistratuak edo Auzitegi Konstituzionaleko magistratuak proposatzeko.

Urtea amaitu aurretik eztabaidatu nahi dute PSOEk eta Elkarrekin Podemosek lege proposamena, Diputatuen Kongresuan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena