Politika
ELKARRIZKETA
RADIO EUSKADI | ERREDAKZIOA
Irungo alkateak hirira mugatu du PSOE eta Podemos alderdien arteko akordioa: "Tokian tokiko aliantza bat da: ez ditzagun bestelako ondorioak atera".
Jose Antonio Santano, ezkerretik hasita bigarrena. Artxiboko argazkia: Euskadi Irratia
PSOEk eta Podemosek Irungo Udalean koalizio gobernua osatu berri dute eta lehen aldia da, hain zuzen ere, bi alderdi horiek Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) udalerri batean elkarrekin gobernatzen dutela. Akordioa zeresana ematen ari da eta Jose Antonio Santano Irungo alkateak bestelako interpretaziorik ez egiteko eskatu du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Irungo alkatearen hitzetan, PSE-EEren eta Podemosen akordioa udal mailako "aliantza" bat da.
Podemosekin ez ezik EH Bildurekin ere akordioak erdiesteko prest agertu da. EH Bilduk alor etikoan pausoak emango dituenaren itxaropena azaldu du Irungo alkateak, ondoren lankidetza akordioak bilatzeko. "Jarri dezagun azpimarra edukian, ez alderdian", gaineratu du. Ildo horretan, EH Bildurekin aurrekontuak adostu zituztela gogoratu du.
Gabonei begira, ahalegin bat egiteko eskatu du Santanok koronabirusaren hirugarren olatu bat saihesteko. Familiako bilerak saihestea galdegin du, "txertoa izkinaren bueltan" dagoela iritzita.
Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa