Politika
Kartzelak
Agentziak | Erredakzioa
Lehendabizi, Murtzia II espetxeko arduradun medikoak ETAko buruzagi historikoa artatu du, baina ospitalera bidali du azterketa sakonagoa egiteko.
Josetxo Arizkuren Auzitegi Nazionalean. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Josetxo Arizkuren Ruiz Kantauri ETAko presoak arazo kardiologikoa izan du igande honetan Murtziako kartzelan, eta ospitaleratu behar izan dute, espetxeetako iturriek baieztatu dutenez.
Lehendabizi, Murtziako espetxeko arduradun medikoak ETAko buruzagi historikoa artatu du, baina ospitalera bidali du azterketa sakonagoa egiteko.
Presoa kirola egiten ari zen, eta ondoezik sentitu da, ondorioz, espetxeko zerbitzu medikoak esku hartu behar izan du, iturriek erantsi dutenez.
Espetxe Zuzendaritzak Kantauri Euskal Herritik gertuago dagoen espetxe batera hurbiltzea onartu zuen orain dela gutxi.
Iragan ostegunean, hain zuzen ere, Murtzia II kartzelatik Logroñora eramateko baimena eman zuen Espetxe Zuzendaritzak.
ETAko buruzagi militar bezala, Arizkuren Fernando Mugica Herzog edo Alberto Jimenez Becerril eta Ascension Garcia senar-emazteen hilketagatik zigortu zuten, baita Kosme Delclauxen bahiketagatik ere.
Kantauri 2001eko abenduaren 17an espetxeratu zuten, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da hilketa, atentatua, bahiketa, armak gordetzea, legez kanpoko atxiloketa eta agiriak faltsutzeagatik. Zigorraren hiru laurdenak 2025eko ekainean beteko ditu.
Kartzela aldaketaren berri eman zutenean, Arizkurenek "espetxe legedia onartu du, eta indarkeriari uko egin dio, eta biktimei eragindako kaltea deitoratu eta erantzukizuna bere gain hartu du", azaldu zuen Espetxe Zuzendaritzak. Murtzia II Kartzelako Zigor Batzordeak proposatuta, bigarren gradura pasatzea eta Logroñora lekualdatzea erabaki zuen Espetxe Zuzendaritzak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa