18:46

Politika

Irungo Udala

PSEk eta Podemosek koalizio-gobernua osatuko dute Irunen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jose Antonio Santano alkate sozialistak eta Podemoseko hautetsiek agerraldia egingo dute larunbat honetan itunaren xehetasunak azaltzeko.

  • Jose Antonio Santano Irungo alkatea eta David Soto Podemoseko ordezkaria.

    Jose Antonio Santano Irungo alkatea eta David Soto Podemoseko ordezkaria. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskadiko Alderdi Sozialistak eta Podemosek koalizio-gobernua osatuko dute Irungo Udalean. Lehen aldia da bi alderdi horiek Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean elkarrekin gobernatzen dutela.

Jose Antonio Santano alkate sozialistak eta Podemoseko hautetsiek agerraldia egingo dute larunbat eguerdian itunaren xehetasunak azaltzeko.  

Gauzak horrela, Irungo Udal Gobernuak gehiengo absolutua izango du aurrerantzean. PSEk 10 zinegotzi ditu eta Podemos-IU-Equo Berdeak koalizioak 4.   

EAJk eta PSE-EEk akordioa egin zuten EAEko erakundeetan batera gobernatzeko, baina itun hori ez zen aplikatu Irungo udaletxean, aurreko legegintzaldian bi alderdietako kideen artean hainbat desadostasun izan zirelako. Santano alkatearen eta Xabier Iridoy bozeramaile jeltzalearen arteko harreman txarrak koalizio-gobernuak haustea ekarri zuen.

2019ko udal-hauteskundeak egin zirenetik Alderdi Sozialistak gutxiengoan gobernatu du eta 2020ko aurrekontuak EH Bilduren eta Podemosen babesarekin onartu zituen.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena