16:01

Politika

Mobilizazioak

Sarek eta Etxeratek batera egingo dituzte azken ostiraletako presoen aldeko protestak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Salbuespen egoerarekin lotuta azkenaldian izan diren mugimenduen aurrean "itxaropentsu" agertu dira.

  • Sarek eta Etxeratek batera egingo dituzte azken ostiraletako presoen aldeko protestak

    Sarek eta Etxeratek batera egingo dituzte ostiraletako presoen aldeko protestak. Argazkia: Sare

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Presoak Euskal Herrira gerturatzeko Espainiako Gobernuak egin dituen mugimenduak begi onez jo dituzte Sarek eta Etxeratek, baina biek ala biek argi utzi dute orain arteko aldaketek ez diotela gizartearen eta sindikatuen gehiengoaren eskakizunei erantzuten.

Bestalde, iragarri dute presoen etxeratzea aldarrikatzeko hileko azken ostiraletan egin ohi dituzten protestak elkarrekin deituko dituztela.

"Bizi dugun egoera kontuan hartuta, indarrak batzeko unea da, mobilizazioa beharrezkoa baita preso guztiak Euskal Herrira ekartzeko eta bakea eta bizikidetza lortzeko. Berriro ere, euskal gizartea da estatuak eta gobernuak mugiarazten dituena", esan dute.

Komunikabideen aurrean egindako agerraldian, azpimarratu dute "itxaropenez bizi dituztela salbuespen egoerarekin lotuta iritsi diren mugimenduak". Ildo horretan, esperantza dute gerturatze horiek "amaieraren hasiera" izateko.

Bai Sarek eta baita Etxeratek ere "positibotzat" jo dituzte mugimendu horiek, nahiz eta nabarmendu duten preso gehienak oraindik ere urrun daudela, "etxetik ehunka kilometrora".

"18 presok gaixotasun larriak dituzte, eta Espainiako kartzeletan dauden 172 presoetatik 127 lehenengo graduan daude oraindik", salatu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena