19:12

Politika

Kartzela politika

ETAko sei preso gerturatuko dituzte, tartean Joxe Javier Arizkuren

agentziak | erredakzioa

ETAko buruzagi historiko ohiaz gain, Idoia Martinez, Olga Comes, Guillermo Merino, Joanes Larretxea eta Jon Gurtubai lekualdatuko dituzte.

  • Espetxea. Argazkia: EiTB

    Espetxea. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espetxe Zuzendaritzak, Espainiako Barne Ministerioaren mende dagoenak, Euskal Herritik gertuko espetxeetara eta Euskal Herrikoetara lekualdatuko ditu ETAko sei preso.

Espetxe Zuzendaritzak ohar batean azaldu duenez, Joxe Javier Arizkuren ETAko buruzagi historikoa Murtziatik Logroñora eramango dute, eta bigarren gradua emango diote Murtziako espetxeko Tratamendu Batzordearen hala proposatuta.

Gainera, beste bost lekualdatze onartu dituzte, eta horietako baten kasuan hirugarren gradua ere emango diote preso bati.

Idoia Martinezen kasua da hori. 2003tik dago preso eta 31 urteko kartzela zigorra jaso zuen, lehergailuak edukitzeagatik, armak gordetzeagatik eta lapurretagatik. 2018ko martxoan bete zituen zigorraren hiru laurdenak, eta Asturiastik Arabara eramango dute.

Gainerako lekualdatzeak hauek izango dira: Olga Comes Asturiastik Iruñera, Guillermo Merino Valentziatik Zaragozara, Joanes Larretxea Ciudad Realetik Asturiasera; eta Jon Gurtubai Cadizetik Zaragozara.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena