Politika
Presoak
eitb.eus
Baldintzapeko askatasuna eman dio Frantziako Dei Auzitegiak, eta eskumuturreko telematikoarekin ibili beharko da 18 hilabetez.
Frederic Haranburu 'Xistor', libre geratu ostean. Argazkia: Etxerat
Frederic Haranburu 'Xistor' ETAko presoa libre geratu da Frantziako Estatuan 30 urteko espetxe-zigorra bete ostean, Etxerat euskal presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez.
Hala ere, baldintzapean utzi dute libre, eta eskumuturreko telematikoa eraman beharko du 18 hilabetez eta bestelako baldintza batzuk bete beharko ditu beste 8 urtez.
Haranburu 1990ean hartu zuten atxilo, ETAren ‘Argala’ taldeko kide izatea egotzita.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa