Politika
Auzitegi Nazionala
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
1981ean ETAk egindako hilketa baten harira eskatu zuen Auzitegi Nazionalak Jauregiren estradizioa, eta igandean eraman zuten Belgikatik Madrilera.
Jaione Jauregi Espainiako polizien esku. Argazkia: EFE
Belgikako agintariek Espainiaren esku utzi ostean, Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak Jaione Jauregi ETAko kide ohia behin-behinean espetxean sartzeko agindua eman du astelehen honetan.
1981ean, ETAk Ramon Romeo teniente koronela hil zuen Bilbon, eta atentatu hartan parte hartu izana leporatzen diote. Auzitegi Nazionalak 2019ko urrian agindu zuen Jauregi nazioartean bilatzeko eta atxilotzeko agindua.
Europa Press agentziak zabaldu duenez, Fiskaltzak behin-behinean kartzelan sartzeko eskatu du. Defentsak, berriz, libre utz dezatela galdegin du, egozten zaizkion delituak preskribatuta daudela argituta. Bestalde, Jauregik esan du ez zuela eraso hartan parte hartu, eta azpimarratu du ez dela Justiziarengandik ihesean ibili, azken urteetan Belgikan bizi izan dela gogoratuta.
Jauregi igandean estraditatu zuten eta gaur eguerdian eraman dute epailearen aurrera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa