17:29

Politika

Estradizioa

Espainiaren esku utzi du Belgikak Jauregi, Ramon Romeoren hilketagatik epai dezan

Agentziak | Erredakzioa

Espainiako Justiziak ETAkide ohia 1981eko Ramon Romeo Rotaeche militarraren hilketagatik epaitu nahi du.

  • Ganteko komisaldegia.

    Ganteko komisaldegia. Irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Natividad Jauregi ETAko kide ohia Espainiar Estatuaren esku utzi du Belgikak, 1981ean Ramon Romeo Rotaeche militarra hiltzea leporatuta epai dezaten bertan. Bilbon izandako hilketa horrengatik epaitzeko estradizioa eskatu zion Espainiak Belgikari, euroagindu baten bitartez.

Jauregi, Poliziaren zaintzapean, Madrilera igandean 16:30ean heltzea zegoen aurreikusita, ikerketaren iturrien arabera.

Belgikako Kasazioko Auzitegiak joan den asteartean baieztatu zuen Jauregiren estradizioa. Orain arte, Belgikako auzitegiek uko egin diote, hiru aldiz, Jauregi estraditatzeari, Auzitegi Nazionalak 2004an, 2005ean eta 2015ean emandako euroaginduak baztertuta, ematen bazuten bere oinarrizko eskubideak urratuko zitzaizkiola argudiatuta.

Baina 2019eko uztailean, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Belgika zigortu zuen estradizioa ikerketa nahikorik egin gabe estraditatzeagatik. Epaiaren ostean, Auzitegi Nazionalak beste euroagindu bat igorri zuen, iazko urrian, eta oraingoan Belgikak onartu egin du.

Sortuk estradizioaren "mendeku politika" baztertu du

Biharko, astelehena, 19:30etan manifestazioa deitu du Sortuk Lezon (Gipuzkoa), estradizioa salatzeko.

Twitterren iragarri duenez, mobilizazioa egingo dute astelehenean, hilaren 23an. Jauregiren askatasuna eta estradizioa eta "mendeku politika" baztertzea eskatu dituzte.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena