Politika
Memoria historikoa
eitb.eus
ETBk jakin ahal izan duenez, Espainiako Gobernua hasi da gorpuzkinak ateratzeko baimenak banatzen. Isart Lascurain familiari gorpuzkinak hobitik ateratzeko eskubidea aitortu dio Ondare Nazionalak.
Albisteak (8)
Erorien Haranean dauden euskal herritarren gorpuak deshobiratzeko baimenak iristen hasi dira. Euskal Telebistak jakin ahal izan duenez, Espainiako Gobernua hasi da gorpuzkinak ateratzeko baimenak banatzen.
Erabakia, hain justu, Pedro Sanchezen Gobernuak Paco Etxeberria auzitegiko medikua memoria historikorako aholkularia izendatu eta bi hilabetera iritsi da.
ETBk jakin duenez, Isart Lascurain familiari Erorien Haranean duen senidearen gorpuzkinak hobitik ateratzeko eskubidea aitortu dio Ondare Nazionalak. Aitortza hau jasotzen duen lehen euskal familia da.
"Aurrerapauso sinboliko handia" familiarentzat; aitona "lehenbailehen" ateratzeko balio dezala espero dute. Antza denez, Isart Lascurain familia jarri da ETBrekin harremanetan, gutun bat jaso duela azaltzeko.
Iazko maiatzean egin zuen David Isart Lascurainen familiak bere gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzeko eskaria. Erantzuna atzo jaso zuten Espainiako Ondare Nazionalak helarazitako gutunaren bidez.
Euskal Telebistak eskuratutako idatzian, gorpuzkiak ateratzeko eskubidea aitortu diote familiari, beti ere ezarritako baldintzak betetzen badira. Lehena, gorpuzkiak dauden lekura iristeko modua izatea, bigarrena, identifikatzeko aukera izatea, eta hirugarrena prozesua proportzionaltasunez egitea. Horretarako, mugitu beharreko kolunbario kopurua eta identifikazio prozesua nolakoa izango den hartuko dira kontuan.
Isart Lascurain sendia izan da Erorien Haranetik gorpuzkiak ateratzeko baimena jaso duen lehen euskal familia. David Isart Lascurain Lleidan lan batailoi batean zegoenean hil zuten frankistek. Duela gutxi jakin zuten Erorien Haranean ehortzi zutela.
Beste 18 euskal familiak egin dituzte berauen senideen gorpuzkinak Erorien Haranetik ateratzeko eskariak, erantzunaren zain daude.
Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak egindako txostenaren arabera, gutxienez 1.231 euskal herritarren gorpuzkiak Erorien Haranean daude hobiratuta; horietatik 917 identifikatu dituzte eta 314 ez. "Gehienak" senideen baimenik gabe eraman zituzten bertara.
Orain arte bildutako datuekin ikerketa historiakoaren txostenak zehaztu duenez, gutxienez 1.076 pertsonaren gorpuzkiak Euskaditik Erorien Haranera eraman zituzten, eta euskal jatorriko edo bertan bizi ziren beste 155 pertsona eraman zituzten Madrilgo toki horretara, gehienak Ebroko Frontea osatzen zuten probintzietatik.
Ondare Nazionalaren Administrazio Kontseiluak baimena eman zuen 2019ko urrian Erorien Haranean lurperatuta dauden 31 gorpu ateratzeko lanak abiatzeko. Hala jakinarazi zien Ondareak senitartekoen gorpuzkiak Haranetik ateratzeko eskaera eginda zuten familiei. Frankismo garaian fusilatutako Aragoiko Lapeña anaiak izango ziren deshobiratzen lehenetarikoak, baina besteak zeintzuk izango diren ez zuten zehaztu. Erorien Haranean, guztira, 30.000 gorpuzki daude lurperatuta.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa