12:40

Politika

Koronabirusa

Sanchez: "Biztanleriaren zati handi bati lehen seihilekoan jarriko diote txertoa"

Agentziak | Erredakzioa

Txerto egitasmoa iragan irailetik prestatzen ari direla gogorarazi du Espainiako gobernuburuak. Datorren astearteko Ministroen Kontseiluan aurkeztuko dutela iragarri du.

  • Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua Agoncillon (Errioxa). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

    Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua Agoncillon (Errioxa). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez, Espainia, Alemaniarekin batera, txerto plan bat izango duen Europar Batasuneko lehen herrialdea izango da; izan ere, datorren astearteko Ministroen Kontseiluan onartuko dute. Zentzu horretan, Espainiako biztanleriaren zati handi bati 2021eko lehen seihilekoan txertoa jarriko diotela ziurtatu du agintariak.

"España puede" berreskurapenerako egitasmoa aurkeztu du Sanchezek Agoncilloko (Errioxa) Wurth Museoan. Concha Andreu erkidegoko presidenteak Espainiako gobernuburua lagundu du ekitaldian.

Txerto egitasmoa iragan irailetik prestatzen ari direla gogorarazi du Espainiako gobernuburuak. Datorren astearteko Ministroen Kontseiluan aurkeztuko dutela azaldu du.

Gainera, erkidego guztietako osasun zerbitzuak sendotzeko helburuarekin, profesional berrien prestakuntzan aurrera egiteko, 10.000 lanpostu gehiago izango direla iragarri du buruzagiak.

"Hilabete gogorrak ditugu aurretik", onartu du agintariak, baina "bide-orria marrazturik dago", adituen erabakiak errespetatuz, gobernantza partekatua indartuz eta konfiantza globalarekin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena