Politika
Presoak
AGENTZIAK | REDACCIÓN
"Neurri batean baretu egin da espetxe politikak presoengan eragindako presioa, baina ez da nahikoa. Ehunka pertsonak urruntzearen ondorioak jasan behar dituzte oraindik ere", salatu dute.
Etxerat elkarteak, ostegun honetan, euskal gizarteari, EAEko eta Nafarroako erakundeei eta Espainiako Gobernuari "laguntza" eskatu die lobby immobilistak urruntzearen amaiera eta presoen bide juridikoa blokeatu ez ditzan.
"Neurri batean baretu egin da espetxe politikak presoengan eta haien senitartekoengan eragindako presioa, baina horrekin ez da nahikoa. Ehunka pertsonak, 200 familiak, urruntzearen ondorioak jasan behar dituzte oraindik ere. Orain arte izandako aldaketek ez diote euskal gizarteari, ziklo berriari eta agertoki berri bati erantzun", esan du Etxeratek ohar batean.
"Zergatik ez dituzte preso guztiak Zaballako kartzelara eramaten? Zergatik daude 127 preso lehen graduan, presondegitik ateratzeko itxaropenik gabe? 65 urtetik gorako presoak, gaixotasun larriak dituztenak eta haurdunak zergatik ez dituzte aske utzi, bizi dugun egoera bizita?", galdetu dute ohar berean.
"Gure senitartekoek aspalditik egon beharko lukete Euskal Herriko kartzeletan, legeak horixe baitio. Salbuespenik gabe", erantsi dute.
"Nolanahi dela, espetxe politikan orain egin dituzte lehen aldaketak, astiro eta modu mailakatuan, eta halere, bada aldaketa hori baldintzatu nahi duenik", argitu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa